Zer da Bilbao Kirolak

Maila publikotik Bilboko kirolaren garapenaz arduratzen den erakundea da Bilbao Kirolak. Hainbat jarduera egiten ditu, besteak beste, kiroldegiak, Casilla pabilioia eta Bilbao Arena, ikastaroak, udalekuak, kirol ekitaldiak, diru laguntzak eta abarrak kudeatzea.

2012an, Bilbao Kirolak erakundeak 94.498 abonatu zeuzkan (abenduko datuak), hau da Bilboko biztanleen % 26,7.

Guztira, 166.386 pertsonek egin dute ikastaroren bat.

Bilbao Kirolaken administrazio kontseiluaren osaera honakoa da:

  • Ohorezko presidentea: Alkate txit prestua
  • Benetako presidentea: Sabin Anuzita Pomposo
  • Presidenteordea: Pablo Angel Ruíz de Gordejuela Urquijo
  • Zuzendari nagusia: Jose Luis Escondrillas Santamaría
  • Aholkulariak: Jose Miguel García de Cortázar Montes, Luis Hermosa Santamaría, Ibon Cabo Itoiz, Gregorio José Zurro Tobajas, Ibone Bengoetxea Otaolea, Eduardo Maíz Olazabalaga, Jose Luis Sabas Olabarría
  • Idazkaria: Ana Aseguinolaza Berazadi