Irisgarritasuna
Aurkibidea:
1. Estandarren erabilpena
Ondorengo estandarrak inplementatu dira; XHTML 1.0 Transitional web orrien kodeentzat eta CSS-2 edukia eta aurkezpena bereizteko.
Webgunea honako puntu hauekiko egunean egoten saiatzen da:
- W3Cren WCAG 1.0-aren AA mailarekiko adostasuna
- Web 1.0 Edukiarentzako Eskuragarritasun Jarraibideak A bikoitza mailarekin betetzen dituela adierazten du. Dagokion estekak eskuragarritasun mailei eta ikonoen erabilerari buruzko azalpenera darama.
- XHTML 1.0
- 1.0 Transitional bertsioko XHTML lengoaia behar bezala erabili dela eta sintaxia lengoaia horren gramatikari egokitzen zaiola adierazten du. Dagokion estekak W3C-ren balidatzailera darama.
- CSS-2
- Erabilitako estilo-orrien sintaxia zuzena dela adierazten du. Dagokion estekak W3C-ren estilo-orri teilakatuen balidatzailera darama.
2. Laster teklak
Honako hauek dira gune honetarako aktibaturiko laster-teklak:
- 0 → Irisgarritasun politika
- 1 → Hasiera orria
- 2 → Harremanetarako
- S → Zuzenean joan edukira
Laster-teklen erabilera aldatu egiten da erabiltzen den nabigatzailearen arabera. Jarraian aurkituko duzun taulak nabigatzaile ezagunenetan laster-teklak erabiltzeko beharrezko tekla konbinazioak biltzen ditu:
| Sistema eragilea | Nabigatzailea | Laster-tekla konbinazioa |
|---|---|---|
| Windows | Mozilla | ALT + Laster-tekla |
| Windows | Explorer 4+ | ALT + Laster-tekla (esteka fokalizatzeko) + ENTER aktibatzeko |
| Windows | Netscape 6+ | ALT + Laster-tekla |
| Windows | Opera 7 | Maiuskula + ESC, eta jarraian laster-tekla |
| OS X | Firefox | Control + Laster-tekla |
| OS X | Safari | Control + Laster-tekla |
| OS X | Opera | Control + Laster-tekla |
| OS X | Netscape 6+ | Control + Laster-tekla |
3. Tabuladorearen bidezko nabigazioa
Webgune honetako eduki guztia teklatuko TAB eta ENTER teklak erabilita eskura daiteke.
4. Zuzenean edukira joatea
«Testu-soileko» nabigatzaileak edo ahots bidezkoak (pantaila irakurgailua) erabiltzen dituzten erabiltzaileek zuzenean orri bakoitzeko edukira joan ahalko dute webgune honetako orri bakoitzaren hasieran jarri diren Zuzenean edukira joan esteken bitartez edo S laster-teklaren bitartez. Era berean, zuzenean menuetara joateko eta arinago nabigatzeko estekak ere eskaintzen dira.
5. Letraren tamaina aldagarria
Webgune hau testuaren tamaina eta testuaren zein orriaren atzealdearen kolorea aldatzeko aukera izateko diseinatuta dago. Hori egiteko nabigatzailearen konfigurazio estandarraren aukerak baliatuko ditugu. Testuaren letraren tamaina aldatzeko erabili honako menu hauek nabigatzaile grafiko nagusietan:
- Internet Explorer: Ikusi > Testuaren tamaina
- Mozilla y Firefox: Ikusi > Testuaren tamaina
- Opera: Ikusi > Zooma
- Safari: Ikusi > Handitu testua
- Chrome: Kontrolatu uneko orria > Testuaren tamaina
6. Gailuentzako eskuragarritasuna
- Edukia eskuragarri dago CSS gabe.
- Edukia eskuragarri dago irudirik gabe. Aukera dagoen lekuetan, irudi apaingarriak CSS erabilita erakusten dira. Irudi guztiak testualki deskribatzen dira ALT atributuaren bitartez.
- Edukiak esanahi osoa du «testu-soileko» nabigatzaile baten bitartez sartzean.
- Edukia eskuragarri dago inprimatuz gero.
7. Oinarrizko erabilgarritasuna
- Goiburuek argi eta garbi erakusten dute dokumentuaren egitura.
- Nabigazioa trinkoa da webgunearen bitartez.
- Guneak erraz aurkitzeko moduko web mapa eta harremanetarako orria ditu.
- Guneak hasierako orrirako esteka bana du orri bakoitzean.
- JavaScript ez intrusiboa erabiltzen da ahal den heinean, hortaz, baliabide hori ez badago erabiltzailearen nabigatzailean, edukia eskuragarri egongo da hala ere.
8. Bideoen eskuragarritasuna
Bideoek edukia transkribatzen duten azpitituluak dituzte. Erabiltzaileak edukia eskuratzeko erabilitako gailuak ez badauka javascript edo Flash Player plugin-a haiek ikusteko, Bilbao Kirolak erakundeak honako hauetarako sarbidea emango dio:
- Bideoa deskargatzea dagokion formatuan, erabiltzailearen erreproduzigailuan ikusi ahal izateko.
- Azpitituluak ezkutuan dituen fitxategia (Closed Caption izenarekin ezagutzen da) TimedText (TT) formatuan. XML fitxategia edozein testu editorerekin ireki daiteke.
- Oraingoz ez daude eskuragarri guneko bideoen audiodeskribapenak. Bilbao Kirolak erakundea audio deskribapen horiek eransten saiatuko da etorkizunean, ahal duen heinean.
9. Salbuespenak
Gaur egun, gunea guztiz eskuragarri izatea galarazten duten zenbait salbuespen daude:
PDF dokumentuak
PDF formatuan eskaintzen diren dokumentuak daude. Hori, dokumentuak sortzeko Bilbao Kirolak erakundeak dituen barneko prozesuengatik da, baita webgune hau sortzeko unean haien edukiak egokitzeko ezintasunagatik ere. Dena dela, Bilbao Kirolak erakundeak bere erabiltzaileekiko konpromisoari eutsi nahi dio eta alderdi hauetan aurrera egiten saiatuko da, informazioa eskuragarriago egiteko.