2012ko Bilbao Kirolaren Hiri Europarra

Ostirala, 2011/12/02

 2012ko Bilbao Kirolaren Hiri Europarra

Bilbao 2012ko Kirolaren Hiri Europar izendatu dute. Aintzatespen honek kirolaren sustapenarekiko duen konpromisoa eta kalitateko kirol eskaintza eta instalazioak bultzatzeko egin den inbertsio-ahalegina azpimarratzen du.

Saria, Kirolaren Hiri Europarra Elkarteak (ACES) urtero ematen duena, Hiriaren gaur egungo kirol politikari eta kirolaren sustapenean inplikatuta dauden eragileen (publikoak nahiz pribatuak) lanari egindako oso aintzatespen garrantzitsua da.

Kirolaren esparruan praktika berritzaileak abian jartzen nolabait lagundu duten udalerriek eskuratu dezakete Kirolaren Hiri Europarra izendapena.

Bilbok aise bete ditu antolakuntzak ezarritako itxaropenak, hiru ardatz nagusitan oinarritutako hautagaitza sendo bati esker: kirol eskaintzaren aniztasuna, kantitatea eta kalitatea.

Denboraldi honetan, Bilbao Kirolak erakundeak 68 kirol modalitate eskaintzen ditu erakundeak kudeatzen dituen hamar kiroldegietan. Era berean, Bilbao Kirolak erakundera abonatutako pertsonen kopuruak modu esanguratsuan egin du gora pixkanaka. Alhóndiga Bilbora eta Udaleko Osasun eta Kontsumora abonatutakoak gehitzen baditugu, Bilboko hiritarren %30 inguruk kirola egiten du aldizka.

Bilbao Kirolak erakundeko presidente Sabin Anuzita Euskara, Gazteria eta Kiroletako zinegotziaren hitzetan, Bilbao modan dago, eta kirol sari honek hori berresten du.